viernes, 2 de enero de 2009

Aurkezpena

Kaixo ongi etorri nire lehenengo bloggari. Helena Rosales naiz, 29 urte ditut eta Bilbokoa naiz. Atzerriko Hezkuntza nire bigarren karrera da, Ingeles Filologia eginda baitaukat. Aurten Bilboko Hezkuntza eskolan egon naiz lanean ingelesa irakasten helduei, oso esperientzia polita izan da. Eusko Jaurlaritzaren zerrendetan nago sartuta, beraz postu finko bat lortu arte, hau da, oposaketak gainditu arte ordezkapenak egiten egon behar dut leku batetik bestera. Aurten lehen aipatu dudanez Bilboko Hizkuntza Eskolan egon naiz, Atxuriko institutoan ( Emilio Campuzano)Heziketa Profesionalan ingelesa ematen, hortik Mungiako Instutura joan nintzen, gero Galdakaora, hortik Gernikara eta kurtsoa Santutxun bukatu nintzen. 165 egun lan egiten baduzu kurtsoan zehar Eusko Jaurlaritzak ordaintzen dizu oporrak, hau izan da nire egoera aurten beraz super pozik pasatu dut uda. Momentuz ez dakit non arituko naizen kurtso honetan, baina espero dut lan egitea, ea sorte daukadan.