lunes, 31 de agosto de 2009

adibideak

Webquest bat egiteko oso interesgarria da beste pertsona batek egindako webquest bat, behin bat ikusita idei bat bururatu ahal zaizu, gauza asko hartu behar dira kontutan, ikaslearen adina, gustuak, lan egiteko gogoak, klase barruan dauden taldeak, maila,...
Adibideak ikusteko link honetan klikatzearekin nahiko izango duzu.

Webquest

webquestei esker ikasleak asko ikasten dute ia ia konturatu barik eta haiek ere webquest bat antolatu dezakete euren artean beste gelakoek egiteko, adibidez bideo bat sartuko dut non erderaz azaltzen den nola sortu webquest bat, bideo praktiko bat da.




Teknologia berriak

Oso interesgarria iruditu zait blog bat sortzea, eta espero dut hemendik aurrera nire klaseetan erabiltzea, nik normalean nerabeekin egiten dut lan, haie ingelesa irakasten diet, astean behin informatika gelara joaten gara eurentzat interesgarria iruditzen baitzaie eta hobeto portatzen direlako gela barruan baino, normalean arratsaldeko saioak horretarako aprobetzatzen dira. Kurtso honetan irakatsiko diet blog bat sortzen eta hor sartu beharko dute neuk pentsatzen dudan ekintzak, adibidez webquest bat egitea, gaiei buruzko informazioa, interneten aurkitu ahal diren ariketak, bideoak, irudiak...

BIDEO BAT SARTZEKO PAUSUAK

Nola sartu bideo bat. Youtube-n aurkitutako bideo bat txertatu dut nire bloggean non azaltzen den nola igo bideo bat blogger-en. Espero dut interesgarria izatea edonorentzako.

Jarraitu behar diren pautak

Badaude pauta batzuk TDAH daukaten umeei laguntzeko, irakasleak jarraitzen baditu pauta horiek ikasleaen portaera hobetuko da klase barruan,eta umea hobeto sentituko da. Etxean ere arau batzuk jarraitu behar dira, eta horrela eta medikazioarekin umearen portaera eta jarrera askoz positiboagoa izango da.

HAUR HIPERAKTIBOEKIN IKASGELAN LAN EGITEKO ESTRATEGIAK :Gai hau lantzen hasteko, oso garrantzitsua da esatea, irakasleak paper garrantzitsua jokatzen duela ikasleengan. Horietako askok, behar den ezagutza maila izan gabe, hiperaktibotzat jotzen ditu bere ikasleak, pixka bat urduriak direlako bakarrik.Gogoratu behar dugu, irakasleak ez direla pertsona egokienak diagnostikoa emateko. Ikasleren batek arazo larriren bat duela susmatzen badu, hezkuntza psikologoari eskatu behar zaio laguntza. Urduritasuna eta atentzio falta beste gaixotasun batzuen sintoma ere izan daiteke.Irakasleak haur hiperaktiboren bat klasean badu, gai horren inguruan ahal duen bezain beste informazio bilatuko du, gaixotasuna ulertu ahal izateko.Hona hemen klasean praktikan jartzeko estrtegia batzuk :
· Ingurune fisikoa-Haur hiperaktiboek arreta gehiago behar dute, beraz, egokia izango litzateke ikasgelan haur gutxi egotea, horrela, haur horrek behar duen atentzioa izango luke.-Ingurune fisikoa ordenatua izan behar da, distraituko duen objektu guztietatik hurrundu behar da: kartelak, leihoak.....-Onuragarria izango litzateke haur hiperaktiboaren inguruan jesarrita dauden haurrak, haur lasaiak izatea, arreta ez galtzeko.· Klasearen prestaketa Haur hiperaktiboak lehenago nekatzen dira, hauen arreta gaitasuna murritzagoa delako. Nahiz eta beti ezingo den burutu, denbora gutxiago irauten duten ariketak prestatu berarentzat.Eguneroko bat egitea egokia litzateke irakaslearentzat, haurra begiratu ostean, ikusitako guztia idaztea. Garrantzitsua da, haurrari erakustea idatzitako guztia.Lortutako gauza onak azpimarratzea da egokiena haur hauentzat.

Ipuin bat

Interneten aurkitutako bideo bat sartuko dut, ipuin bat da azaltzen da nola sentitzen den TDAH duen ume bat. Bideo hau sartzeko nire klaseko lagun baten blogga erabili dut berriro.
Bideo honetan azaltzen da ze txarto pasatzen duten TDAH duten umeek medikazioa hartu aurrtik, inork ez badu ulertzen euren portaera txarra, inork ez badu berarekin jolastu nahi, andereñoak eta gurasoak haserratzen dira eurekin...beraientzat ezinezkoa da adi eta lasai egotea. Gogorra izan behar da egoera hau umeentzako.






Hauek haur hiperaktibo batek egingo lituzkeen ariketak izango lirateke:
1.-Saio bakoitzean ilusio optiko bat aurkezten da, haurrak irudiaren atal ezberdinetan arreta fokatzen ikas dezan. Zenbat hanka ditu elefanteak?




2.- Asmakizunekin ere haurraren jakin-mina pizten duten eta adimen motekin zerikusia duten galderak egiten dira.
- lehoiak bat dauka, herensugeak beste bat eta tigreak batere ez.Zer da?
- Kamioi baten gurpilak bi metro egiten ditu bira bakoitzean. Zenbat bira eman beharko ditu 24 kilometro egiteko?
- Hegan egiten duen ugaztunik ezagutzen al duzu? Eta igeri egiten duenik?- Ongi dagoena eta gaizki dagoena esaten dizu eta ez da pertsona bat. Zer da?


3.-Ikusmenez jasotako kinadak eta mugimenduak koordinatu behar dira ariketa hauek ongi egiteko.
- Puntuak elkartu eta irudi bat egin dugu goian. Behean irudi berdin-berdina egin behar duzu, puntuen artean marrak eginez.



4.-IKUSMENA: “Begiaren atalak ezagutzen” (Lehen Hezkuntzako Bigarren Zikloa)Argibideak: Irakasleak arbelean begiaren atalen izenak idatziko ditu: irisa, begi-ninia, betilea, betazala eta bekaina. Ikasleei minutu erdi batez haiek irakurri eta zein atal diren pentsatzeko eskatuko die. Denbora hori pasatzean, ikasleei esango die lehen saioan egin zuten begiaren marrazkia ateratzeko. Arbelean dauden atalen izenak irakaslearen mahaiaren gainean ere egongo dira, kartulina batzuetan idatzita. Ikasleek izen hauek hartu eta dagozkien marrazkiaren zatietan itsatsi behar dituzte.IRISA BEGININIA BETILEA BETAZALA BEKAINAK



5.-Matematikako ariketak (2. eta 3. zikloak)Itsasontzi bat Pasaiako portuan sartu da 125.000 kiloko zamarekin. 400.000 kilo eraman ditzake gehienez. Pasaian, lehengo zamaz gain, 1.200 kiloko 200 kotxe hartu behar ditu. Eraman ahal izango al ditu?

TDAH-ren diagnostikoa

Diagnostikoa egiten denean, klinikoa da eta ohikoena izaten da historia klinikoan oinarritzea.Kasu gehienetan, sintomaren bat nabari denean, familiarekin eta haurrarekin hitz egiten da. Elkarrizketa horiek, sakonak izaten dira. Miaketa fisikoa egitea ere komenigarria dela diote adituek.Gaur egun, diagnostikoa, DSM-IV galdera sortan datza. Honen bidez, sintomak bereiztu ditzakegu. Galdera sorta honeta aparte, gurasoek zein irakasleek burutu ditzaketen beste galdera sorta batzuk ere badaude. Horiei, Conners-en galdera sorta deritzogu.Tratamendua bi bidetik izan daiteke, bateraezina batean eta bestearen defendatzaileen arabera, baina hala ere, biak dira beharrezkoak. Esan beharra dago, azken aldian tratamendu farmakologikoak hartu duela indarra. Ikerketa asko burutu ondoren, MTA interesgarriena dela diote, beste tratamendu batzuek baino eragin handiagoak eragiten dituelako.Ume hauek normalean oso arin galtzen dute kontsentrazioa beraz irrakurri behar diren testuak ez dira oso luzeak izango, testuari buruzko galderak laburrak izango dira aldi berean eta ekintza desberdinekin landuko dira, abestiak, jolasak, antzerkiak, marrazkiak...Saiatuko naiz materiala aurkezten, baina beti hartu behar dugu kontutan ume hauek klase baten barruan egongo direla, hau da,talde baten barruan beraz ekintzak klase osorako egongo dira zuzenduta. Irakasleak ezagutzen badu TDAH pairatzen duen ume bat edo gehiago dagoela klasean, berak adapta dezake materiala eta klaseko denbora TDAH duen umeak galdu ez dadin eta klasea boikoteatu ez dezan ze batzutan aspertzen direnez txarto portatzen dira klasean eta nahiko zaila egiten zaio irakasleari klasea ematea.

Nire Gaia

Gustatuko litzaidake nire gaia aurkeztea, erabaki dut TDAH-ri buruz idatziko dudala nire bloggean lehenengo mailan Marta del Castillorekin egin genuelako lan bat eta oso interesgarria iruditu baizitzaidan gaia. Gaur egun Hiperaktibitateari buruzko argibide asko dago eta gustatuko litzaidake ahalik era jende gehien ezagutzea nola lortu gaixotasun honi aurre egitea. Espero dut norbaiti interesgarria iruditzea nire gaia.
Zeintzuk dira TDAH-ren sintomak:
  • umea oso inkietoa da, bere jezarlekuan asko mugitzen da
  • altxatzen da jezarrita egon behar denean
  • Korrika eta saltoka egiten du behar ez denean
  • ezin du lasaitasunez jolastu
  • Oso urduri egoten da normalean, "moto bat moduan"
  • Asko hitz egiten du
  • Galdera bukatu aurretik erantzuten du
  • Ezinezkoa egiten zaio txandak errespetatzea
  • Jokuetan edo elkarrizketetan interrunpitzen du

Gutxi gora behera esan daiteke, haurren %5tak pairatzen duela gaixotasun hau. Nabarmena da gizonen eta emakumeen artean sortzen den desberdintasuna arlo honetan; gizonen kasuan 3tik 1ek pairatu dezakete eta aldiz, emakumeen kasuan, 10tik 1ek pairatu dezake