Diagnostikoa egiten denean, klinikoa da eta ohikoena izaten da historia klinikoan oinarritzea.Kasu gehienetan, sintomaren bat nabari denean, familiarekin eta haurrarekin hitz egiten da. Elkarrizketa horiek, sakonak izaten dira. Miaketa fisikoa egitea ere komenigarria dela diote adituek.Gaur egun, diagnostikoa, DSM-IV galdera sortan datza. Honen bidez, sintomak bereiztu ditzakegu. Galdera sorta honeta aparte, gurasoek zein irakasleek burutu ditzaketen beste galdera sorta batzuk ere badaude. Horiei, Conners-en galdera sorta deritzogu.Tratamendua bi bidetik izan daiteke, bateraezina batean eta bestearen defendatzaileen arabera, baina hala ere, biak dira beharrezkoak. Esan beharra dago, azken aldian tratamendu farmakologikoak hartu duela indarra. Ikerketa asko burutu ondoren, MTA interesgarriena dela diote, beste tratamendu batzuek baino eragin handiagoak eragiten dituelako.Ume hauek normalean oso arin galtzen dute kontsentrazioa beraz irrakurri behar diren testuak ez dira oso luzeak izango, testuari buruzko galderak laburrak izango dira aldi berean eta ekintza desberdinekin landuko dira, abestiak, jolasak, antzerkiak, marrazkiak...Saiatuko naiz materiala aurkezten, baina beti hartu behar dugu kontutan ume hauek klase baten barruan egongo direla, hau da,talde baten barruan beraz ekintzak klase osorako egongo dira zuzenduta. Irakasleak ezagutzen badu TDAH pairatzen duen ume bat edo gehiago dagoela klasean, berak adapta dezake materiala eta klaseko denbora TDAH duen umeak galdu ez dadin eta klasea boikoteatu ez dezan ze batzutan aspertzen direnez txarto portatzen dira klasean eta nahiko zaila egiten zaio irakasleari klasea ematea.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario