Nire bloggaren gaia aukeratu baino lehen pentsatu eta erabaki behar dut zertan arituko naizen, lehenengo mailan Marta del Castillorekin lan batzuk egin genituen gaixotasun batzuen gainean, batzuk besteak baino interesgarriagoak iruditu zitzaizkidan, horrexegatik nahiko zaila egiten zait gai bat aukeratzea.
Gure taldea Inurri Atomikoak deitu zen eta gu TDAH-ri buruz egin genuen lana, bideo bat prestatu genuen ze talde bakoitzak aurkeztu ahal zuen lana taldekideek nahi zuten moduan, gurea nahiko ondo geratu zen, nota ona lortu genuen,eta gaia oso interesgarria iruditu zitzaigun. Irakasleak izango garenez gaixotasun batzuk ezagun behar ditugu kasu baten aurrean egotekotan zer egin behar dugun gutxi gora behera jakiteko.
Erakunde batera joan ginen argibide bila eta kasu erreal batzuk ezagutu genuen, guraso batzuekin berba egin genuen baita, eta izugarri asko ikasi genuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario