Interneten aurkitu dut Power Point bat, hemen azaltzen dira TDAH-ren sintomak, aholkuak, medikazioa,
martes, 1 de septiembre de 2009
BITXIKERIAK
Ikertzaile batzuek dioten bezala, goiztiar jaiotzen diren haurrek eta pisu gutxi dutenek, 3 aldiz aukera gehiago dituzte hiperaktibitatearen sintomak izateko.Ikerketan ikusi ahal izan den bezala, 34 eta 36 asteetan jaiotzen diren haurrek % 80ko arriskua dute HKD(desorden hiperkinetico) izateko. HKD eta ADHD-aren sintomak arreta faltari egozten zaizkio.Ikertzaileek gehitu nahi izan zuten, HKD duten haurretatik 10tik 9 mutilak direla. Gaixotasuna nabaritzen hasten da 2 - 18 urte artean.
lunes, 31 de agosto de 2009
adibideak
Webquest bat egiteko oso interesgarria da beste pertsona batek egindako webquest bat, behin bat ikusita idei bat bururatu ahal zaizu, gauza asko hartu behar dira kontutan, ikaslearen adina, gustuak, lan egiteko gogoak, klase barruan dauden taldeak, maila,...
Adibideak ikusteko link honetan klikatzearekin nahiko izango duzu.
Adibideak ikusteko link honetan klikatzearekin nahiko izango duzu.
Teknologia berriak
Oso interesgarria iruditu zait blog bat sortzea, eta espero dut hemendik aurrera nire klaseetan erabiltzea, nik normalean nerabeekin egiten dut lan, haie ingelesa irakasten diet, astean behin informatika gelara joaten gara eurentzat interesgarria iruditzen baitzaie eta hobeto portatzen direlako gela barruan baino, normalean arratsaldeko saioak horretarako aprobetzatzen dira. Kurtso honetan irakatsiko diet blog bat sortzen eta hor sartu beharko dute neuk pentsatzen dudan ekintzak, adibidez webquest bat egitea, gaiei buruzko informazioa, interneten aurkitu ahal diren ariketak, bideoak, irudiak...
BIDEO BAT SARTZEKO PAUSUAK
Nola sartu bideo bat. Youtube-n aurkitutako bideo bat txertatu dut nire bloggean non azaltzen den nola igo bideo bat blogger-en. Espero dut interesgarria izatea edonorentzako.
Jarraitu behar diren pautak
Badaude pauta batzuk TDAH daukaten umeei laguntzeko, irakasleak jarraitzen baditu pauta horiek ikasleaen portaera hobetuko da klase barruan,eta umea hobeto sentituko da. Etxean ere arau batzuk jarraitu behar dira, eta horrela eta medikazioarekin umearen portaera eta jarrera askoz positiboagoa izango da.
HAUR HIPERAKTIBOEKIN IKASGELAN LAN EGITEKO ESTRATEGIAK :Gai hau lantzen hasteko, oso garrantzitsua da esatea, irakasleak paper garrantzitsua jokatzen duela ikasleengan. Horietako askok, behar den ezagutza maila izan gabe, hiperaktibotzat jotzen ditu bere ikasleak, pixka bat urduriak direlako bakarrik.Gogoratu behar dugu, irakasleak ez direla pertsona egokienak diagnostikoa emateko. Ikasleren batek arazo larriren bat duela susmatzen badu, hezkuntza psikologoari eskatu behar zaio laguntza. Urduritasuna eta atentzio falta beste gaixotasun batzuen sintoma ere izan daiteke.Irakasleak haur hiperaktiboren bat klasean badu, gai horren inguruan ahal duen bezain beste informazio bilatuko du, gaixotasuna ulertu ahal izateko.Hona hemen klasean praktikan jartzeko estrtegia batzuk :
HAUR HIPERAKTIBOEKIN IKASGELAN LAN EGITEKO ESTRATEGIAK :Gai hau lantzen hasteko, oso garrantzitsua da esatea, irakasleak paper garrantzitsua jokatzen duela ikasleengan. Horietako askok, behar den ezagutza maila izan gabe, hiperaktibotzat jotzen ditu bere ikasleak, pixka bat urduriak direlako bakarrik.Gogoratu behar dugu, irakasleak ez direla pertsona egokienak diagnostikoa emateko. Ikasleren batek arazo larriren bat duela susmatzen badu, hezkuntza psikologoari eskatu behar zaio laguntza. Urduritasuna eta atentzio falta beste gaixotasun batzuen sintoma ere izan daiteke.Irakasleak haur hiperaktiboren bat klasean badu, gai horren inguruan ahal duen bezain beste informazio bilatuko du, gaixotasuna ulertu ahal izateko.Hona hemen klasean praktikan jartzeko estrtegia batzuk :
· Ingurune fisikoa-Haur hiperaktiboek arreta gehiago behar dute, beraz, egokia izango litzateke ikasgelan haur gutxi egotea, horrela, haur horrek behar duen atentzioa izango luke.-Ingurune fisikoa ordenatua izan behar da, distraituko duen objektu guztietatik hurrundu behar da: kartelak, leihoak.....-Onuragarria izango litzateke haur hiperaktiboaren inguruan jesarrita dauden haurrak, haur lasaiak izatea, arreta ez galtzeko.· Klasearen prestaketa Haur hiperaktiboak lehenago nekatzen dira, hauen arreta gaitasuna murritzagoa delako. Nahiz eta beti ezingo den burutu, denbora gutxiago irauten duten ariketak prestatu berarentzat.Eguneroko bat egitea egokia litzateke irakaslearentzat, haurra begiratu ostean, ikusitako guztia idaztea. Garrantzitsua da, haurrari erakustea idatzitako guztia.Lortutako gauza onak azpimarratzea da egokiena haur hauentzat.
Ipuin bat
Interneten aurkitutako bideo bat sartuko dut, ipuin bat da azaltzen da nola sentitzen den TDAH duen ume bat. Bideo hau sartzeko nire klaseko lagun baten blogga erabili dut berriro.
Bideo honetan azaltzen da ze txarto pasatzen duten TDAH duten umeek medikazioa hartu aurrtik, inork ez badu ulertzen euren portaera txarra, inork ez badu berarekin jolastu nahi, andereñoak eta gurasoak haserratzen dira eurekin...beraientzat ezinezkoa da adi eta lasai egotea. Gogorra izan behar da egoera hau umeentzako.
Bideo honetan azaltzen da ze txarto pasatzen duten TDAH duten umeek medikazioa hartu aurrtik, inork ez badu ulertzen euren portaera txarra, inork ez badu berarekin jolastu nahi, andereñoak eta gurasoak haserratzen dira eurekin...beraientzat ezinezkoa da adi eta lasai egotea. Gogorra izan behar da egoera hau umeentzako.
Hauek haur hiperaktibo batek egingo lituzkeen ariketak izango lirateke:
1.-Saio bakoitzean ilusio optiko bat aurkezten da, haurrak irudiaren atal ezberdinetan arreta fokatzen ikas dezan. Zenbat hanka ditu elefanteak?
1.-Saio bakoitzean ilusio optiko bat aurkezten da, haurrak irudiaren atal ezberdinetan arreta fokatzen ikas dezan. Zenbat hanka ditu elefanteak?
2.- Asmakizunekin ere haurraren jakin-mina pizten duten eta adimen motekin zerikusia duten galderak egiten dira.
- lehoiak bat dauka, herensugeak beste bat eta tigreak batere ez.Zer da?
- Kamioi baten gurpilak bi metro egiten ditu bira bakoitzean. Zenbat bira eman beharko ditu 24 kilometro egiteko?
- Hegan egiten duen ugaztunik ezagutzen al duzu? Eta igeri egiten duenik?- Ongi dagoena eta gaizki dagoena esaten dizu eta ez da pertsona bat. Zer da?
3.-Ikusmenez jasotako kinadak eta mugimenduak koordinatu behar dira ariketa hauek ongi egiteko.
- Puntuak elkartu eta irudi bat egin dugu goian. Behean irudi berdin-berdina egin behar duzu, puntuen artean marrak eginez.
4.-IKUSMENA: “Begiaren atalak ezagutzen” (Lehen Hezkuntzako Bigarren Zikloa)Argibideak: Irakasleak arbelean begiaren atalen izenak idatziko ditu: irisa, begi-ninia, betilea, betazala eta bekaina. Ikasleei minutu erdi batez haiek irakurri eta zein atal diren pentsatzeko eskatuko die. Denbora hori pasatzean, ikasleei esango die lehen saioan egin zuten begiaren marrazkia ateratzeko. Arbelean dauden atalen izenak irakaslearen mahaiaren gainean ere egongo dira, kartulina batzuetan idatzita. Ikasleek izen hauek hartu eta dagozkien marrazkiaren zatietan itsatsi behar dituzte.IRISA BEGININIA BETILEA BETAZALA BEKAINAK
5.-Matematikako ariketak (2. eta 3. zikloak)Itsasontzi bat Pasaiako portuan sartu da 125.000 kiloko zamarekin. 400.000 kilo eraman ditzake gehienez. Pasaian, lehengo zamaz gain, 1.200 kiloko 200 kotxe hartu behar ditu. Eraman ahal izango al ditu?
TDAH-ren diagnostikoa
Diagnostikoa egiten denean, klinikoa da eta ohikoena izaten da historia klinikoan oinarritzea.Kasu gehienetan, sintomaren bat nabari denean, familiarekin eta haurrarekin hitz egiten da. Elkarrizketa horiek, sakonak izaten dira. Miaketa fisikoa egitea ere komenigarria dela diote adituek.Gaur egun, diagnostikoa, DSM-IV galdera sortan datza. Honen bidez, sintomak bereiztu ditzakegu. Galdera sorta honeta aparte, gurasoek zein irakasleek burutu ditzaketen beste galdera sorta batzuk ere badaude. Horiei, Conners-en galdera sorta deritzogu.Tratamendua bi bidetik izan daiteke, bateraezina batean eta bestearen defendatzaileen arabera, baina hala ere, biak dira beharrezkoak. Esan beharra dago, azken aldian tratamendu farmakologikoak hartu duela indarra. Ikerketa asko burutu ondoren, MTA interesgarriena dela diote, beste tratamendu batzuek baino eragin handiagoak eragiten dituelako.Ume hauek normalean oso arin galtzen dute kontsentrazioa beraz irrakurri behar diren testuak ez dira oso luzeak izango, testuari buruzko galderak laburrak izango dira aldi berean eta ekintza desberdinekin landuko dira, abestiak, jolasak, antzerkiak, marrazkiak...Saiatuko naiz materiala aurkezten, baina beti hartu behar dugu kontutan ume hauek klase baten barruan egongo direla, hau da,talde baten barruan beraz ekintzak klase osorako egongo dira zuzenduta. Irakasleak ezagutzen badu TDAH pairatzen duen ume bat edo gehiago dagoela klasean, berak adapta dezake materiala eta klaseko denbora TDAH duen umeak galdu ez dadin eta klasea boikoteatu ez dezan ze batzutan aspertzen direnez txarto portatzen dira klasean eta nahiko zaila egiten zaio irakasleari klasea ematea.
Nire Gaia
Gustatuko litzaidake nire gaia aurkeztea, erabaki dut TDAH-ri buruz idatziko dudala nire bloggean lehenengo mailan Marta del Castillorekin egin genuelako lan bat eta oso interesgarria iruditu baizitzaidan gaia. Gaur egun Hiperaktibitateari buruzko argibide asko dago eta gustatuko litzaidake ahalik era jende gehien ezagutzea nola lortu gaixotasun honi aurre egitea. Espero dut norbaiti interesgarria iruditzea nire gaia.
Zeintzuk dira TDAH-ren sintomak:
Zeintzuk dira TDAH-ren sintomak:
- umea oso inkietoa da, bere jezarlekuan asko mugitzen da
- altxatzen da jezarrita egon behar denean
- Korrika eta saltoka egiten du behar ez denean
- ezin du lasaitasunez jolastu
- Oso urduri egoten da normalean, "moto bat moduan"
- Asko hitz egiten du
- Galdera bukatu aurretik erantzuten du
- Ezinezkoa egiten zaio txandak errespetatzea
- Jokuetan edo elkarrizketetan interrunpitzen du
Gutxi gora behera esan daiteke, haurren %5tak pairatzen duela gaixotasun hau. Nabarmena da gizonen eta emakumeen artean sortzen den desberdintasuna arlo honetan; gizonen kasuan 3tik 1ek pairatu dezakete eta aldiz, emakumeen kasuan, 10tik 1ek pairatu dezake
domingo, 30 de agosto de 2009
Erreflexio bat
Nire bloggaren gaia aukeratu baino lehen pentsatu eta erabaki behar dut zertan arituko naizen, lehenengo mailan Marta del Castillorekin lan batzuk egin genituen gaixotasun batzuen gainean, batzuk besteak baino interesgarriagoak iruditu zitzaizkidan, horrexegatik nahiko zaila egiten zait gai bat aukeratzea.
Gure taldea Inurri Atomikoak deitu zen eta gu TDAH-ri buruz egin genuen lana, bideo bat prestatu genuen ze talde bakoitzak aurkeztu ahal zuen lana taldekideek nahi zuten moduan, gurea nahiko ondo geratu zen, nota ona lortu genuen,eta gaia oso interesgarria iruditu zitzaigun. Irakasleak izango garenez gaixotasun batzuk ezagun behar ditugu kasu baten aurrean egotekotan zer egin behar dugun gutxi gora behera jakiteko.
Erakunde batera joan ginen argibide bila eta kasu erreal batzuk ezagutu genuen, guraso batzuekin berba egin genuen baita, eta izugarri asko ikasi genuen.
miércoles, 26 de agosto de 2009
Aitormena
Ez dakit linkak sortzen eta hau nire lehenengo ,ez bigarren edo hirugarren saiakera izango da, wikipedia erabiltzea gustatuko litzaidake. Bloggean linkak sortzeko nire klaseko lagun baten blogga erabiliko dut non azaltzen den nola sortu linkak, bideoak, irudiak eta azken finean nola antolatu Blogga>
Tutorial batzuk jarraituz saiatuko naiz idazten
Atzerriko Hizkuntzaren ikasleen txokoan sartuta eta aholku batzuk jarraituz berriro saiatuko naiz nire bloggari kaña ematen.
Antza denez orain neure aurrean dudana da guztia, hemendik letraren tamaina alda dezaket, kolorea, linkak edo hemendik ere sartu egin ahal dira, ea lortzen dudan. Orain bista prebian klickatzen badut ikus dezaket nola geratuko den nire bloggean, ea ondo ateratzen zaidan.
Antza denez orain neure aurrean dudana da guztia, hemendik letraren tamaina alda dezaket, kolorea, linkak edo hemendik ere sartu egin ahal dira, ea lortzen dudan. Orain bista prebian klickatzen badut ikus dezaket nola geratuko den nire bloggean, ea ondo ateratzen zaidan.
viernes, 2 de enero de 2009
Aurkezpena
Kaixo ongi etorri nire lehenengo bloggari. Helena Rosales naiz, 29 urte ditut eta Bilbokoa naiz. Atzerriko Hezkuntza nire bigarren karrera da, Ingeles Filologia eginda baitaukat. Aurten Bilboko Hezkuntza eskolan egon naiz lanean ingelesa irakasten helduei, oso esperientzia polita izan da. Eusko Jaurlaritzaren zerrendetan nago sartuta, beraz postu finko bat lortu arte, hau da, oposaketak gainditu arte ordezkapenak egiten egon behar dut leku batetik bestera. Aurten lehen aipatu dudanez Bilboko Hizkuntza Eskolan egon naiz, Atxuriko institutoan ( Emilio Campuzano)Heziketa Profesionalan ingelesa ematen, hortik Mungiako Instutura joan nintzen, gero Galdakaora, hortik Gernikara eta kurtsoa Santutxun bukatu nintzen. 165 egun lan egiten baduzu kurtsoan zehar Eusko Jaurlaritzak ordaintzen dizu oporrak, hau izan da nire egoera aurten beraz super pozik pasatu dut uda. Momentuz ez dakit non arituko naizen kurtso honetan, baina espero dut lan egitea, ea sorte daukadan.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)